Imuntzok ta Belokik disko berria kaleratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 25a, 13:20

Imuntzo ta Beloki trikitilariek Gezurra ez da egia disko berria kaleratuko dute, Elkar argitaletxearen eskutik. Martxoaren 10ean aurkeztuko dute lan berria, Donostiako Elkar aretoan. Lan horretan, trikiti doinuak modu desberdinen bidez adierazi dituzte...

Imuntzo ta Beloki trikitilariek Gezurra ez da egia disko berria kaleratuko dute, Elkar argitaletxearen eskutik. Martxoaren 10ean aurkeztuko dute lan berria, Donostiako Elkar aretoan. Lan horretan, trikiti doinuak modu desberdinen bidez adierazi dituzte; “tradizioari loturiko piezetan, dantza soltearen graziak eta energiak harrapatzen gaituzten bitartean, bestelako kantuetan, musika moldaketa eta interpretazio bikainak, musika talde eraginkor bat, ideia garaikideak eta produkzio modernoa” biltzen ditu lan honek, “erromeriaren arimara” hurbilduz.

Duela hogei urte kaleratu zuten lehenengo diskoa, Jo ezak izenpean. Ordutik, bikotea plazaz plaza aritu da, eta sei disko kaleratu dituzte, guztiak ere Elkar argitaletxearen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide