Herriko artistek Korrikak antolatutako erakusketan parte hartu dezakete

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 25a, 10:22

Korrikako hamazazpigarren edizioa dela-eta, Azkoitiko Korrika batzordeak aurrerantzean zenbait kultur ekitaldi antolatuko dituela aurreratu du; lehenengo ekimena martxan jarri dute jada, eta “herriko artistei lekua egin nahian”, horien arte...

Korrikako hamazazpigarren edizioa dela-eta, Azkoitiko Korrika batzordeak aurrerantzean zenbait kultur ekitaldi antolatuko dituela aurreratu du; lehenengo ekimena martxan jarri dute jada, eta “herriko artistei lekua egin nahian”, horien artelanakin erakusketa bat egiteko asmoa du taldeak. Artistek,auskararen inguruko margolanak, ilustrazioak, eskulturak edota argazkiak aurkeztu behar dituzte erakusketa honetara.

Antolatzaileek herriko artistekin elkarlanean aritzea nahi dute, eta horretarako antolatu dute ekimena. Hori hala, herriko artista guztiei bertan parte hartzeko deia luzatu die. Horretarako 943- 15 10 89 telefonora deitu edota azkoitia@aek.org helbidera idatzi behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide