’4retan Elkargunin atsaldepasa!’ ekimenarekin nerabeek aisialdirako txokoa izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 24a, 13:41

4retan Elkargunin atsaldepasa! izango da Elkarguneak iganderako herriko nerabeentzat antolatu duen azken ekitaldia. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat prestatu dute arratsaldea pasatzeko aisialdi eskaintza. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekimen pil...

4retan Elkargunin atsaldepasa! izango da Elkarguneak iganderako herriko nerabeentzat antolatu duen azken ekitaldia. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat prestatu dute arratsaldea pasatzeko aisialdi eskaintza. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekimen pilotua izango da, eta gaztetxoek jolasak izango dituzte, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Besteak beste, puzgarrietan, mahai jokoetan edota jolas elektronikoetan ibiltzeko aukera izango dute, doan, parte hartzen dutenek.
Ekimen pilotua izanik, bi saio soilik egingo dituzte. Igandean ez ezik, martxoaren 20rako ere antolatuko dute. Hilaren 12an, berriz, Elkarguneak lau eta 11 urte bitarteko haurrentzat antolatu zuen Elkargunera jolasean ekimen pilotua. Bi ekimenek herriko haurrek asteburutan aisialdirako txoko bat izateko helburua dute. Lehenengo ekimen horretan 70 ume inguru elkartu ziren. Halaber, Elkargunera Jolasean ekimenaren bigarren saioa martxoaren 12an egingo dute.
Antolatzaileek ekimen horiek izaten duten harreraren arabera, datorren urtean horrelako jolasak antolatzen jarraituko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide