Kale Nagusiko zati bat bi astez itxita egongo da ibilgailuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 23a, 14:27

Kale Nagusian, Parrokiatik Euskadiko Kutxa dagoen puntuaren bitartean ibilgailuentzak errepidea itxi egin dute. Udalak bi aste inguruz hala mantentzea aurreikusten du, bitarte horretan lurra konponduko baitute. «Azkenaldian zoruak eragin dituen arazoa...

Kale Nagusian, Parrokiatik Euskadiko Kutxa dagoen puntuaren bitartean ibilgailuentzak errepidea itxi egin dute. Udalak bi aste inguruz hala mantentzea aurreikusten du, bitarte horretan lurra konponduko baitute. «Azkenaldian zoruak eragin dituen arazoak dela-eta ari dira konpontzen lurra, eta faseka eramango dituzte lanak aurrera.
Lanak horiek egiteko eremu horretan trafiko aldaketak egingo dituzte; beraz, Kale Nagusitik Udaletxera doazen ibilgailuak Parrokiara iristen direnean ezkerretara hartuko dute, eta Kiroledi aurreko biribilgunearen bitartez Ibai Ondo kalera aterako dira. Hori hala, egun hauetan Ibai Ondo kalera joateko hesitura zabaldu egin dute. Bestalde, Kale Nagusira joaten diren ibilgailuek Iriarte Margolaria kalea zeharkatu behar dute, eta handik plaza nagusira joango dira.
Lanek irauten duten bitarte horretan Aizkibel kalea bi norazkotan jarriko dute. Halaber, Udalak jakinarazi duenez, obrak lehenago amaitzen badira ere ibilgailuek ezin izango dute eremu horretan iblili, «zorua ondo egonkortu» bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide