Herritar ugari bildu dira gaur goizean Elkargunean, Herrixek Azkoitiko Merkataxen Elkarteak bigarrengo aldiz antolatu duen Outlet azokan. 10:00etan ireki dituzte ateak, eta Jaide, Idurre Osagarriak, Lirain, Alzuaran, Ertz oinetakoak, Pink, Maina, Kide, Munibe, Soul, Marikutx, Xare, Aldalur, Arku, Mayko´s eta Iraurgi Kirolak dendek beraien produktuen “eskaintza zabala” jarri dute erakusgai eta salgai.
Arratsaldean, 15:30ean zabalduko dituzte berrio ateak, eta 20:00etara bitartean egongo dira irekita. Bihar izango da azokako azken eguna; orduan, 10:00etatik 14:30eara eta 15:30eatik 20:00etara bitartean zabalduko dute azoka.