Martxoaren 5ean ospatuko diren inauterietarako Mozorro Lehiaketa antolatu du Azkoitiko Udalak. Bertan parte hartzeko izen emate epea astelehenean, hilak 21, hasiko da, eta martxoaren 4a baino lehen eman behar da izena, udaletxeko harrera bulegoan. Hamasei urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute bertan, eta irabazleak 1.200 euroko saria jasoko du.