Txirrindularientzako arropak salgai daude igandera bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 18a, 10:35

Jokin Ormaetxea elkarteak txirrindularientzako aurtengo denboraldiko arropak jarri ditu salgai. Mailotak, galtzak, txapelak, euritakoak edota bestelako arropak daude eskuragarri. Horretarako elkartearekin jarri behar da harremanetan, web orriaren bide...

Jokin Ormaetxea elkarteak txirrindularientzako aurtengo denboraldiko arropak jarri ditu salgai. Mailotak, galtzak, txapelak, euritakoak edota bestelako arropak daude eskuragarri. Horretarako elkartearekin jarri behar da harremanetan, web orriaren bidez; jokinormaetxea@gmail.com helbidera zuzenduta. Hala, arropa erosi nahi duenak honako datuak eman behar ditu: izen-abizenak, NAN zenbakia, eta kontu korronteko hogei digitoak. Arropa mota eta neurria ere zehaztu beharko du. Eskaerak egiteko epea hilak 20ean amaituko da.
Horrez gain, larunbatean Ondarruko itzulia egingo dute, 09:00etan Balda plazatik abiatuta. Azkoititik, Azkarate, Elgoibar, San Migel, Ondarru, Deba, eta Itziar zeharkatuko dituzte, eta ondoren herrira itzuliko dira. Guztira, 82 kilometrotako ibilbidea egingo dute.
Itzuliaren inguruko edota arropa eskaintzaren inguruko informazio gehiago www.jokinormaetxea.com helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide