Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatu duen Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketako final laurdenak jokatuko dira larunbatean Azkoitiko Gurea Udal Pilotalekuan. Txapelketako zortzi sailkatuak jokatuko dituzte final laurdenak asteburuan, baina Azkoitian ez ezik, Abetxukon ere izango dira partidak.
Azkoitiari dagokionez, lehenengo mailakoen bi partida izango dira: batetik, Pradera eta Saez iazko txapelketako irabazleak Ibañez eta Isasmendiren aurka arituko dira. Ondoren, Pierola eta Argain bikoteak Mendizabal eta Garmendiaren aurka jokatuko du. Norgehiagokak 17:00etan hasiko dira.