Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Plana osatzeko bilerek parte hartze “oso baxua” izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 15a, 11:46

Azkoitiko Udalak joan zen astean Emakume eta Gizonen arteko I. Berdintasun Planaren bilerak egin zituen. Herriko emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren inguruan, bertan jorratu zituzten, esaterako, ongizatea, immigrazioa, euskara, gazteria, kir...

Azkoitiko Udalak joan zen astean Emakume eta Gizonen arteko I. Berdintasun Planaren bilerak egin zituen. Herriko emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren inguruan, bertan jorratu zituzten, esaterako, ongizatea, immigrazioa, euskara, gazteria, kirolak edota kultura gaiak. Elkargunean egin ziren bilera horiek parte hartze “oso baxua” izan zuten, Udalak adierazi duenez. “Herritar oso gutxi” agertu zen planaren inguruan «iritziak eta ekarpenak» egitera. Hala ere, Udalak adierazi du parte hartu zuten horiek “interes handia” erakutsi zutela berdintasunaren inguruan, eta horiek “ekarpen ugari” egin zituztela.

Hori hala, herriko berdintasunaren inguruan “hutsune” bat sumatu du Udalak; “interes handia egonda ere, parte hartzea oso baxua” izan delako. Halaber, herritarrek duten pertzezptzioa “berdintasunera iristeko oraindik lan asko” egin behar dela da. Horregatik, herritarren artean “behar erreal” bat dagoela ikusten du Udalak.

Herritarrekin bildu eta gero, Berdintasun Plana aurrera eramateko Udaleko tenikariekin bilduko dira. Ondoren, “ekarpen guztiak” bildu ondoren, “plana osatuta” dutenean politikoen esku geratuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide