Santa Klara kalean saneamendu sistema aldatzeri ekingo diote martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 14a, 13:32

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, datorren hilean hasiko dira Santa Klara kalean saneamendu sistema hobetzeko lanekin. Auzo horretan dauden arazoak konpontzeko asmoz ekingo diete

lanei, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak finantziatuko ditu. 625.000 e...

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, datorren hilean hasiko dira Santa Klara kalean saneamendu sistema hobetzeko lanekin. Auzo horretan dauden arazoak konpontzeko asmoz ekingo diete
lanei, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak finantziatuko ditu. 625.000 euroko aurrekontua dute lanok, eta sei hilabeteren baitan amaitzea aurreikusten du Udalak.
Azpiegiturei dagokienez, «historikoki arazoak» egon diren auzogunean egingo dituzte konpontze lanak. Izan ere, eremu horretako «usain arazoak aspalditik» datozela adierazi du Iosu Bastida Hirigintza zinegotziak. «Saneamenduko ur zikin guztiak jasoko dira lan horien bidez. Izan ere, orain dauden hodiak estuegiak dira. Beraz, etxeetako zikina pilatu egiten da. Horregatik sortzen da usain txarra. Horrez gain, momentu jakin batzuetan gainezka egiten du urak, eta zikinkeria ibaira joaten da». Horri aurre egiteko, saneamendu eta edateko uraren hodi berriak jarriko dituzte, zabalagoak; 400 diametro ingurukoak, hain zuzen ere.
Azkoitiko Udalak Altuna y Uria enpresari esleitu dizkio Santa Klaran uraren hornidura eta kalitatea ziurtatzeko lanak, eta iaz hasitako lanen jarraipena izango dira orain egingo dituztenak. Hirurehun metro inguru hartuko dituzte konpontze lanok. Izan ere, Santa Klara kalera sartzeko bidigurutze aurrean hasiko dira, eta Matadeixe aurreraino iritsiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide