Bihartik aurrera, Elkargunea Jolasea! ekimena martxan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 11a, 11:23

Azkoitiko Udalak Elkargunea Jolasea! ekimena jarriko du matxan bihar eta martxoaren 12an. Lau eta 11 urteko haurrentzat zuzendu dute ekimena, eta bertan, puzgarriak, mahai jolasak eta jolas elektronikoak izango dituzte bi larunbat arratsaldetan, 17:00e...

Azkoitiko Udalak Elkargunea Jolasea! ekimena jarriko du matxan bihar eta martxoaren 12an. Lau eta 11 urteko haurrentzat zuzendu dute ekimena, eta bertan, puzgarriak, mahai jolasak eta jolas elektronikoak izango dituzte bi larunbat arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara. “Bizi garen tokian bizita, sarritan eguraldiak ez duela gehiegi laguntzen ikusita, areto nagusian jolasak jartzea” erabaki dute antolatzaileek. Antolatzaileek adierazi dutenez, “esperientzia pilotua” izango da honakoa, eta izango duen harreraren arabera ekimena “egun gehiagotara” zabaltzeko asmoa dutela jakinarazi dute.

Horrez gain, Udalak adierazi duenez, aurrerantzean sukaldaritza bejetarianoa, frantses hizkuntza, dantza modernoa, yoga, pintura, eskalada eta argazkigintza digitala ikastaroak emateko asmoa dute Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide