San Martin auzorako errepidea norabide bakarrekoa jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 10a, 18:02

Azkoitiko kiroldegi aurrean dagoen biribilgunetik San Martin auzorako errepideak egitura desberdina izango du asteburutik aurrera; izan ere, San Martin auzora joateko norabidea aldatuko dute, kiroldegi aurreko biribilgunetik Ertzain etxera iritsi arte;...

Azkoitiko kiroldegi aurrean dagoen biribilgunetik San Martin auzorako errepideak egitura desberdina izango du asteburutik aurrera; izan ere, San Martin auzora joateko norabidea aldatuko dute, kiroldegi aurreko biribilgunetik Ertzain etxera iritsi arte; norabide bakarreko errepidea jarriko dute, eta San Martin auzotik jaitsi bakarrik ahal izango da aurrerantzean. Aldaketa horren bidez, San Martin auzora igotzeko Trenbidearen Zumardiatik igo ahal izango dute ibilgailuek. Halaber, norabide bakarreko errepide zati horretan, hamabi aparkaleku jarriko dituzte.
Ertzain etxeraino norabide bakarreko errepidea jartzeaz gain, Ertzain etxetik San Martin auzoko Nemesio OtaƱo kalera bitarteko maldan dagoen errepide zatian asteburutik aurrera ezin izango da aparkatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide