Aingeru kaleko 30.ean sei etxebizitza tasatu zozketatuko dituzte berriro

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 10a, 12:28

Azkoitiko Udalbatzak, alkatetzaren proposamenaren baitan, Aingeru kaleko 30. zenbakian egingo den eraikin berriko sei udal etxebizitza tasatuen esleipen prozesua esleitzea onartu du gaur egin duen ez ohiko eta premiazko bilkuran. Eraikin berriko hamar ...

Azkoitiko Udalbatzak, alkatetzaren proposamenaren baitan, Aingeru kaleko 30. zenbakian egingo den eraikin berriko sei udal etxebizitza tasatuen esleipen prozesua esleitzea onartu du gaur egin duen ez ohiko eta premiazko bilkuran. Eraikin berriko hamar etxebizitzetatik sei hutsik geratu dira, beraz, hutsik geratu diren etxebizitza horiek berriro zozketara irtengo dira.
Azkoitia Lantzen sozietateak jarraituko du kudeatzen esleipena, eta etxebizitzetako sei titularrek “etxebizitzari uko egin eta gero”, Udalak “urgentziazko prozedura” hasi du, eta horregatik egin dute premiazko bilkura; Udalak adierazi duenez, “babes publikoko etxebizitzak esleitzeko interes publiko nabaria da eta hori, epe motz-motzean egin behar da”. Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak adierazi zuenez, bigarren zozketa honetarako  ”balditza berdinak mantenduko dira, baina prozesua azkartuko da”.

Aingeru kaleko 30. zenbakian gaur egun dagoena etxearen ordezko eraikin berrian etxebizitza tasatuak lortzeko zenbait baldintza bete behar dituzte herritarrek; esaterako, 2009. urteko zerga-ekitaldietako diru sarrerak egiaztatu behako dituzte. Diru sarrera horiek, 21.000 eta 50.000 euro bitartekoak izan behar dira.
Eskaerak hamar egun naturaletako epean aurkeztu behar dira, Azkoitia Lantzen sozietatearen bulegoetan, eta epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide