Azkoitia-Gernika Herri Ekimenak ekitaldia antolatu du larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 9a, 11:37

Azkoitia-Gernika Herri ekimenak, “Euskal Herriak bizi duen gatazka bake bidean” jartzeko asmoz, ekitaldi “sinbolikoa” egingo du larunbatean.

Batetik, ahalik eta herritar gehienekin argazki jendetsua aterako dute plazan, baina ho...

Azkoitia-Gernika Herri ekimenak, “Euskal Herriak bizi duen gatazka bake bidean” jartzeko asmoz, ekitaldi “sinbolikoa” egingo du larunbatean.
Batetik, ahalik eta herritar gehienekin argazki jendetsua aterako dute plazan, baina hori baino lehenagorako, 12:00etarako, «ekitaldi xumea» prestatu dute; ekitaldi horretan, besteak beste, bertsolariek edota trikitilariek hartuko dute parte, eta Gernikako Akordioaren adierazpena azalduko dute.
Joan zen abenduan herritarren hatz markak biltzeari ekin zion herri ekimenak, eta larunbateko ekitaldian ere ekimen horrekin jarraituko dute, hatz markak lortzeko gune bat jarriko baitute arduradunek.
Azkoitia-Gernika Herri Ekimenak ekimen hau antolatzerako orduan Udalaren aldetik jaso dituzten «oztopoak» salatu ditu. Besteak beste, Baztartxo antzokia erabiltzea ez dietela utzi adierazi dute, «arrazoi zehatzik eman gabe»; horrez gain, kalean itsatsi izan dituzten kartelen inguruan ere “trabak” jaso dituztela adierazi dute «kalean jarri izan ditugun kartelek bi edo hiru ordu besterik ez dituzte irauten eta garbitzaileak etortzen dira kentzera». Hori hala, Herri ekimenak Azkoitiko Udalari eskatu dio «Euskal Herriko gatazka konpontzeko asmotan urratsak ematen ari direnei oztopoak ez jartzeko».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide