Rosa Martinezek txontxongilo saioa eskainiko du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 4a, 12:32

Azkoitiko Aizkibel udal liburutegiak urteko lehenengo ekitaldia antolatu du biharko. Rosa Martinez ipuin kontalariak bost eta zortzi urte arteko haurrentzako txotxongilo saioa egingo du, Hala Bazan izenpean.

Martinez duela hamasei urte hasi zen kontala...

Azkoitiko Aizkibel udal liburutegiak urteko lehenengo ekitaldia antolatu du biharko. Rosa Martinez ipuin kontalariak bost eta zortzi urte arteko haurrentzako txotxongilo saioa egingo du, Hala Bazan izenpean.
Martinez duela hamasei urte hasi zen kontalari eta orain txotxongiloekin uztartuko ditu ipuinak. Adiskiderasunaren, ingurumenaren eta errespetuaren inguruko istorioak jorratuko ditu ipuin kontalariak, 11:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide