I. Berdintasun Planaren lehenengo bilerak egingo dituzte herritarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 3a, 11:47

Azkoitiko Udalak Emakume eta Gizonen arteko I. Berdintasun Plana ari da aurrera eramaten. Hori hala, datorren astean herritarrekin eta eragile desberdinekin bilerak egingo ditu; asteartean, hilaren 8an, ongizatea, berdintasuna eta inmigrazioari buruzk...

Azkoitiko Udalak Emakume eta Gizonen arteko I. Berdintasun Plana ari da aurrera eramaten. Hori hala, datorren astean herritarrekin eta eragile desberdinekin bilerak egingo ditu; asteartean, hilaren 8an, ongizatea, berdintasuna eta inmigrazioari buruzko atalak landuko dira. Hilaren 10ean, berriz, euskara, gazteria, kirolak eta kultura gaiak jorratuko dituzte.

Udalak adierazi duenez, “herritarren iritzia garrantzitsua” da plana garatzeko. Bilera guztiak Elkargunean izango dira, 18:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide