Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia XVI. Nazioarteko Maratoi Erdiaren XVIII. edizioa martxoaren 26an egingo da, eta aurtengoan, Abel Anton eta Martin Fiz korrikalariak omenduko dituzte. Aurtengo lasterketa «berezia» izango da, hamar urte bete baitira Diego Garcia zena hil zela.
Lasterketan parte hartzeko izen emate epea zabaldu dute Xeye taldeak, maratoi erdiko antolatzaileak. Taldeak adierazi duenez, «momentuz» Internetez bakarrik eman daiteke izena; http://www.sarralle.com/media-maraton helbidean eta www.kirolprobak.com helbidean eman daiteke izena.
Aurtengo berrikuntzetako bat Txip horiaren erabilera izango da. Hori hala, txip hori duenak 17 euroren truke eman dezake izena; aldiz, txipa ez dutenek hogei euro ordainduko dituzte lasterketan parte hartzeko. Halaber, txip horia ez dutenek lasterketako bi web-guneetan eros ditzakete, 34 eurotan.
Izena emateko epea martxoaren 24 gauean amaituko da; gainera, martxoaren 21etik aurrera izena ematen dutenek bost euro gehiago ordaindu beharko dute.