Txalon Errekako lehenengo faseko lanak egiten hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko ots. 1a, 13:56

Azkoitiko Udalbatzak gaur hala onartu eta gero, Jausoro auzoa eta Altamira lortzeko proiektuko lehenengo zatiari ekingo diote aurrerantzean; proiektua hiru zatitan eramango dute aurrera, lehenengo zati honek Jausoro, Danobat eta Txalon-erreka auzoak...

Azkoitiko Udalbatzak gaur hala onartu eta gero, Jausoro auzoa eta Altamira lortzeko proiektuko lehenengo zatiari ekingo diote aurrerantzean; proiektua hiru zatitan eramango dute aurrera, lehenengo zati honek Jausoro, Danobat eta Txalon-erreka auzoak elkartuko ditu.
EAJ, PSOE eta PP alderdiek onartu dute proiektuari hasiera ematea. Batera taldeak, ezezko botoa eman du; «Intsausti Eremuan eta Txalon Erreka auzoan egingo dituzten etxebizitzak ez datoz bat herriko biztanleen hazkundearekin. Gehiegizkoa da herriko etxebizitzen politika», arrazoitu dute. Ezker abertzaleko kideak, berriz, ez dira bertan izan.
Fase honen baitan, Danobatetik Martitte auzorako errepidearen ondoan dagoen aparkalekuetara bitartean 150 metroko bidea eraikiko dute. 1.338.727,79 euroko aurrekontua dute lan horiek, eta hamar hilabeteran baitan gauzatzea aurreikusten dute. Finantziazioaren zati bat Eusko Jaurlaritzaren Hiriber proiektutik jasoko dute; 737.434,80 euro. haiz zuzen ere. Hori hala, 610.292,99 euroAzkoitia Lantzen sozietateak jarriko diru. Lan horien helburua «ikuspuntu urbanistikotik baztertuta zeuden auzoak erabat integratzea» izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide