Floreagako On Bosco asteko ospakizunak astelehenean amaituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2011ko urt. 28a, 15:35

Azkoitiko Floreaga ikastetxean ospakizunetan ibili dira aste osoan zehar. On Bosco ikastetxeko patroia dela ospatzen dute urtero ikasle eta irakasleek, eta oraingoan ere hitzaldiak edota magia ikuskizunak izan dituzte joan zen astelenetik aurrera. On B...

Azkoitiko Floreaga ikastetxean ospakizunetan ibili dira aste osoan zehar. On Bosco ikastetxeko patroia dela ospatzen dute urtero ikasle eta irakasleek, eta oraingoan ere hitzaldiak edota magia ikuskizunak izan dituzte joan zen astelenetik aurrera. On Bosco asteak, ordea, datorren astelehenean emango dio amaiera; egun horretan, film emanaldiak, jolasak eta meza elizkizunak izango dituzte goizean; arratsaldean, berriz, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango dute Baztartxo antzokian, eta ondoren ikasleen artean txapelketak egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide