Julio Urkixo kaleko 21 eta 23 zenbakien arteko espaloia berritzeko lanei ekin diote aste honetan. Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Urak- Ur Kontsorzioarekin batera eramango ditu obra horiek aurrera. Eremu horretan espaloia berrituko eta zabalduk dute, baina horrez gain, ur eta saneamendu azpiegiturak ere egokituko dituzte.
Konpontze lan horiek 60.000 euroko aurrekontua dute, eta arduradunek bi hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten dute. Hala, konpontze lanek irauten duten bitartean gune horretan bizi diren herritarrek Intsaustiko parkera bideratzen duen irteera berria izango dute.