Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiatuta, Azkoitiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina martxan jarri dute. Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz lemapean, Bai Euskarari ziurtagiria duten dendetan kartelak eta mahai ganeinekoak jarri dituzte. «Arlo sozio-ekonomikoan euskararen jakintzan eta erabileran eragitea izan da gure helburua. Hizkuntza paisaia aztertu nahi izan dugu. Azkoitian, euskararen jakintza alde batera utzita, horren erabilera indartu nahi izan dugu», adierazi du Juanlu Aranburu Kontseiluko dinamizatzaileak. «Badakigu herrian, merkataritza alorrean, jakintza maila nahiko altua dela. Beraz, hori hala, erabilera kanpaina jarri nahi izan dugu martxan».
«Langile eta bezero euskaldunen arteko harreman komertziala euskaraz» izatea nahi du Kontseiluak, eta kanpaina aurrera eramateko Azkoitiko Udalaren, Xabier Munibe ikastolaren, Floreaga ikastetxearen, Herrixen Azkoitiko Merkatari elkartearen, eta herriko beste eragileen laguntza izan dute.