Igandean amaituko da Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartean 2011. urteko lizentziak berritzeko epea datorren igandean, hilaren 9an, amaituko da. Elkarteko kide direnek jokinormaetxea@gmail.com helbidera idatzi behar dute egun hori baino lehen, izena eta abizena jarriz. Al...

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartean 2011. urteko lizentziak berritzeko epea datorren igandean, hilaren 9an, amaituko da. Elkarteko kide direnek jokinormaetxea@gmail.com helbidera idatzi behar dute egun hori baino lehen, izena eta abizena jarriz. Aldiz, lizentzia lehenengo aldiz egin behar dutenek, www.euskalnet.net/jokinormaetxea elkarteko helbidean dagoen Zikloturista orria bete beharko dute. Lehenengo aldiz egin behar dutenek, ondoren, Azkoitia, 50 posta kutxara bidali behar dituzte orrian betetako datuak eta kontu korronteko hogei zenbakiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide