Azkoitiko Odol Emaileen elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du 2010. urtean zehar 590 bolondresek eman zutela odola. Hamabi hilabetetan zehar hamazazpi odol ateratze egin ziren herrian.
Hala, odol ateratze bakoitzean bataz beste 78 poltsa lortu zituztela jakinarazi dute; guztira 1.323 bete zituzten, izan ere. Kopuru hori kontutan hartuta, elkarteak herritarren partaidetza eskertu du, eta aurrerantzean ere hala jarraitzeko eskatu diete herritarrei.
Bestalde, urtea hastearekin batera lehenengo odol ateratzeak egin dituzte herrian, joan zen astelehenean, hilaren 3an, egin baitziren urteko lehen odol ateratzeak.