Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatuko da larunbatean, eta hori ardatz izanda Azkoitiko Udalak herriko zenbait taldeekin elkarlanean kulturen arteko azoka antolatu du astebukaerarako. Bihar irekiko ditu ateak azokak, eta igandera bitartean munduko zenbait herrialdeetako produktuak egongo dira salgai eta ikusgai Elkargunean.
Herriko zenbait talde elkartu dira ekimen honetara; Pular elkartea, Floreaga ikastetxea, TDHF Nepaleko emakume eta haurren aldeko elkartea, besteak beste. Horiez gain, Marokoko, Senegaleko edota Euskal Herriko kultura ordezkatuko dute zenbait lagun ere izango dira kulturen arteko azokan. Antolatzaileek azoka «dinamikoa» izatea nahi dute eta horretarako musika edota ikus-entzunezko produktuak egongo dira salgai, baita dibulgaziozko materialak ere. Bestalde, Jamal Gharbaoui artistaren erakusketa egongo da ikusgai egun horietan. Azokaren ordutegiari dagokionez, 18:00etan zabalduko dute gaur, eta 20:00ak bitartean egongo da irekita. Bihar, berriz, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean bisitatu ahalko da azoka, eta igandean, azkenik, 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik.