Miguel Buen Julio Astudillo eta Miguel Raimunezekin elkartu da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko abe. 16a, 14:35

Miguel Buen PSE-EEko Ahaldun Nagusia izateko hautagaia Miguel Raimundez Azkoitiko PSE-EEko zinegotziarekin eta Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Orokorretako PSE-EEko bozeramailearekin elkartu da gaur goizean Intsausti Jauregian.

Buenek adierazi du For...

Miguel Buen PSE-EEko Ahaldun Nagusia izateko hautagaia Miguel Raimundez Azkoitiko PSE-EEko zinegotziarekin eta Julio Astudillo Gipuzkoako Batzar Orokorretako PSE-EEko bozeramailearekin elkartu da gaur goizean Intsausti Jauregian.

Buenek adierazi du Foru Aldundiko “boterea eskuratzeko borroka” egingo duela. Halaber,  Gipuzkoan “aberastasuna” sortzeko lan egingo dutela adierazi du, eta Azkoitiak duen komunikazio sarearen inguruan, “azpiegiturei berebiziko garrantzia” eman behar zaiela nabarmendu du. Ildo horretan, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen egoera jarri du adibidetzat. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide