Xipri Larrañaga Juaristi ‘Atano’ musikaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko abe. 13a, 14:55

Xipri Larrañaga Juaristi Atano Azkoitiko musikari ezaguna hil zen joan zen larunbatean, 91 urte zituela. Gasteizen zendu zen Atano, azken urteak bertan pasatu baititu. Bizitza osoa eskaini zion Atanok musikagintzari; gaztetatik, Donostiara joan zen et...

Xipri Larrañaga Juaristi Atano Azkoitiko musikari ezaguna hil zen joan zen larunbatean, 91 urte zituela. Gasteizen zendu zen Atano, azken urteak bertan pasatu baititu. Bizitza osoa eskaini zion Atanok musikagintzari; gaztetatik, Donostiara joan zen eta Easo abesbatzako kidea izan zen urte luzez, eta ondoren Amaia boskotea sortu eta zuzendu zuen.

Xey taldeko kide izan zen 1954. urtetik 1961. urtean taldea desegin zen arte. Euskal Herrian ez ezik, Ameriketan barrena ibili izan zen kontzertuak ematen taldearekin. Taldea desegin zenean, abestiak konposatzeari ekin zion, eta zenbait iragarkietarako abestiak ere sortu zituen, besteak beste.

Egunkari honek ez du jakin izan non izango den elizkizuna. Iluntzean izango da, Gasteizen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide