Haitiren alde kontzertua eman dute Low to hard eta Old bridge taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

AzkotiaH Haitiren aldeko elkarteak musika jaialdia antolatu du larunbaterako, eta Low to hard eta Old bridge Azkoitiko eta Azpeitiko taldeek musika emanaldia eskainiko dute, 23:00etan, Kontzejupean. Orain arte bezala, elkarteak bilduko duen dirua herri...

AzkotiaH Haitiren aldeko elkarteak musika jaialdia antolatu du larunbaterako, eta Low to hard eta Old bridge Azkoitiko eta Azpeitiko taldeek musika emanaldia eskainiko dute, 23:00etan, Kontzejupean. Orain arte bezala, elkarteak bilduko duen dirua herrialde horretara bideratuko dute.
Doaneko sarrera izango dute ikusleek, eta elkarteko kideek bertan taberna bat jarriko dute. Halaber, kutxatila bat egongo da, herritarrek euren borondatez dirua utzi dezaten. Elkarteko kideek esan dutenez, «laguntasun guztiak ez dira iriste Haitira». Beraz, elkarteak «modu zuzenean» bidaltzen ditu irabaziak herrialde horretara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide