Datorren igandean Tirri Tarra eta Iraurgi Abesbatzek Juan Luis Saez Kixona Azkoitiko tenorea omenduko dute. Baztartxo antzokian izango da ekitaldia,12:30ean, tenorearen hil zenetik ia lau hilabeterara; joan zen abuztuan hil zen Kixona Donostian, bat-batean, 72 urte zituela.
Bizitza osoa eskaini zion musikari Kixonak. eta joan zen urteko ekainean diskoa kaleratu zuen abeslariak, eta bertan bere abesti gogokoenak bildu zituen.