Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko dute herrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatuko dute hilabete honetan zehar Azkoitiko ikastetxeetan. Guztira, euskarazko liburu, disko edota Dvd bideoz osatutako  1.400 ale banatuko dituzte Euskal Herriko zenbait udalen eta mankomunitateko E...

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatuko dute hilabete honetan zehar Azkoitiko ikastetxeetan. Guztira, euskarazko liburu, disko edota Dvd bideoz osatutako  1.400 ale banatuko dituzte Euskal Herriko zenbait udalen eta mankomunitateko Euskara Zerbitzuen ekimenez.

Ekimena gurasoentzako eta hamasei urtera bitarteko pertsonentzako bideratu ohi dute. Aurten, hamairugarren edizioan, zortzi ataletan banatu dute katalogoa: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailuak eta jokoak, DVDak eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide