Bixkik irabazi dute Azkoitiko Idi Dema saria

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko abe. 2a, 12:48

Atzo amaitu zuten Azkoitiko Idi dema elkarteak antolatu duen San Andres Idi Dema saria, eta Bixkik errezildarrak nagusitu ziren eta horiek eraman zuten manta, 52 plaza lau zinta eta 2.80 metro egin eta gero. Bigarren postua Barriolak eraman du, 48 pl...

Atzo amaitu zuten Azkoitiko Idi dema elkarteak antolatu duen San Andres Idi Dema saria, eta Bixkik errezildarrak nagusitu ziren eta horiek eraman zuten manta, 52 plaza lau zinta eta 2.80 metro egin eta gero. Bigarren postua Barriolak eraman du, 48 plaza eta 0.07 metrorekin. Eta hirugarren postuan Laski geratu da, 41 plaza eta 1.86 metrorekin.

Antolatzaileak pozik daude  saioek izan duten harrerarekin, eta hiru egunetan “espero baino ikusle gehiago” bertaratu zirela adierazi dute. Atzo, 300 lagun inguru elkartu ziren Gurea probalekuan. Arzadun aiarra zazpigarren postuan geratu da, 29 plaza egin baitzituen joan zen asteleheneko saioan, eta Mendi Txiki aizarnazabaldarrak seigarren postua lortu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide