San Andres eguna ospatuko dute bihar herrian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Goizean goizetik San Andresei ongietorria emango diote bihar herrian, eta iluntzera bitartean ez da ekitaldirik faltako. Hala, urtero bezala, herri kirolak, talo eta txorizo txosnak eta lehiaketak plazara aterako dira; izan ere, egun osoan zehar Azkoit...

Goizean goizetik San Andresei ongietorria emango diote bihar herrian, eta iluntzera bitartean ez da ekitaldirik faltako. Hala, urtero bezala, herri kirolak, talo eta txorizo txosnak eta lehiaketak plazara aterako dira; izan ere, egun osoan zehar Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak, Floreaga ikastetxeak, Azkoitia-Azpeitia Urola Kostako BHIk, Ikasberri ikastolak eta Etxerat-ek postuak jarriko dituzte herriko plazan. Halaber, egurdian Olasagasti eta Nazabal Euskal Herriko aizkolari txapelkdunak eta txapeldunordeak eta Goenatxo II. eta Goenatxo III. harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute.
Haurrek ere izango dute ongi pasatzeko aukerarik, goizean herriko txokoetan margotzen ibiliko baitira Txuri Urdin elkarteak antolatu duen Marrazki eta Buztina-modelatze lehiaketan.

Arratsaldean, berriz, Kontzejupean zazpi urtetik seniorren mailara arteko pilotariek Kontzejupe pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte, 17:00etatik aurrera.

Horiez gainera, trikitilariak eta dultzaineroak ibiliko dira goizean zehar kaleak girotzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide