22 gaztek jokatuko dituzte Kontzejupe pilota txapelketako finalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 26a, 11:10

San Andresak iristear dira, eta urtero bezala, Azkoitiko OteizaPilota Elkarteak antolatzen duen Kontzejupe Pilota txapelketako finalak jokatuko dira datorren asteartean, San Andres egunean. Duela bi hilabete ingurutik, astez-aste partiduak jokatzen ibi...

San Andresak iristear dira, eta urtero bezala, Azkoitiko OteizaPilota Elkarteak antolatzen duen Kontzejupe Pilota txapelketako finalak jokatuko dira datorren asteartean, San Andres egunean. Duela bi hilabete ingurutik, astez-aste partiduak jokatzen ibili dira Kontzejupean pilotari gazteak, eta finalera sailkatu diren hogeita bi pilotariak izango dira 17:00etan hasiko diren partiduetan.

Zazpi urtetik Seniorren maiala arte zazpi partidu izango dira, eskuz binaka eta eskuz banaka; zazpi eta zortzi urteko gazteen mailan, Maria Juaristik eta Irantzu Albizurik Oihana Aranbarri eta Edurne Aldaiaren aurka jokatuko dute; bederatzi eta hamar urtekoen artean, Julen Goenagak eta Amets Anduezak Ioritz Astigarraga eta Manex Ansorregiren aurka jokatuko dute. Hirugarren partidua, Jagoba Uranga eta Ion Oteiza eta Iñaki Azkoitia eta Aratz Zabaletaren artean izango da; ondoren, Ion Izagirre eta Ander Etxeberria Unai Garate eta Julen Oñederraren kontra lehiatuko dira.

Gero, eskuz banakako partiduak izango dira; infantilen mailan, Imanol Lasa eta Asier Unanuek jokatuko dute; kadetetan, Jon Juaristik Lander Alberdiren aurka jokatuko du, eta Seniorretan, Markel Andueza eta Alex Juaristiren norgehiagoka izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide