Herritarrek etorkinak gizarteratzea «guztion ardura» dela ondorioztatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 24a, 15:00

Zenbait herritar, elkarte eta ikastetxeetako kideak Elkargunean udal kontseilua egin zuten joan zen astelehenean. «Etorkinen integrazioa» izan zuten hizpide bertaratu zirenek, eta «etorkinak gizartzen laguntzea eragile guztien ardura» izan beharko ...

Zenbait herritar, elkarte eta ikastetxeetako kideak Elkargunean udal kontseilua egin zuten joan zen astelehenean. «Etorkinen integrazioa» izan zuten hizpide bertaratu zirenek, eta «etorkinak gizartzen laguntzea eragile guztien ardura» izan beharko lukeela ondorioztatu zuten, Aitor Oiarzabal Inmigrazio saileko teknikariaren arabera. Udal kontseilua Azkoitiko Inmigrazioko Tokiko Planaren baitan egin dute; «parte hartze prozesua ireki dugu, eta gure helburua da herriko eragile eta herritar guztiak bertaratzea». Elkartu ziren hogeita bost lagun inguruk, taldeetan banatuta eta Prospektiker ikerketa eta plan estrategikoen inguruko enpresako kideen gidaritzapean, planaren inguruan eztabaidatu zuten.
Oiarzabalek adierazi duenez, bilkura horretan zehaztu zituzten lan-ildoak «planak izango dituen ekintza orokorrak zehazteko» balio izango dira.

Abenduaren 15ean, bigarren saioa egingo dute, eta herritar guztiei bertan parte-hartzeko deialdia egin diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide