Irratigintza jardunaldiak hasiko dira bihar Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 23a, 18:32

Matadeixen egitasmo berria egingo dute bihartik aurrera, irratigintza jardunaldiak egingo baitituzte abenduaren 11era arte. Egitarau oparoa antola dute kideek; Radio Fabela Helvecio Ratton zuzendariaren filmak irakiko ditu jardunaldiak, 21:30ean.

Hi...

Hilaren 26an, KK in zona, Txapa eta Arraio irratietako kideek Nola eta zertarako irrati librie? mahai ingurua egingo dute, 19:00etan.

Abenduaren 3an, Kaka-flash irratiko kideak izan zirenek euren esperientzia kontatuko dute, 18:30ean.Halaber, abenduaren 5ean Radio la Coligata dokumentala eskainiko dute, eta abenduaren 8an Lavorare Con Lentezza filma. Abenduaren 11ean egingo duten asanbladak itxiko ditu jardunaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide