San Andres plater tiraketa egingo dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Izarre-Jandalo eremuan San Andres plater tiraketa egingo dute datorren igandean, eta lehenengo, bigarrengo, hirugarrengo, laugarrengo mailako eta hasiberriek hartu dezakete parte bertan. 13:00etan hasiko da saioa, eta entrenamenduak ere ordua...

Azkoitiko Izarre-Jandalo eremuan San Andres plater tiraketa egingo dute datorren igandean, eta lehenengo, bigarrengo, hirugarrengo, laugarrengo mailako eta hasiberriek hartu dezakete parte bertan. 13:00etan hasiko da saioa, eta entrenamenduak ere orduan egingo dituzte.

Orion Arrantza eta Ehiza elkarteak antolatu ohi du San Andres festen baitan ekitaldia. Aurten, zortzigarren edizioan, parte-jartzaileek 21 euro ordaindu beharko dituzte. Halaber, platerak lortzeko beste lau euro ordainduko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide