Izerrek ‘Gure Kolkotik’ sailaren lehenengo diskoan hartu du parte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Euskal Herriko Tritikixa Elkarteak Gure Kolgotik bilduma sortzeari ekin dio, Euskal Herriko soinu jotzaileen sormena bultzatzeko asmoz. Bilduma horren lehenengo diskoa kaleratu dute orain, eta bertan hartu du parte Josu Arrizabalaga Izer trikitilariak....

Euskal Herriko Tritikixa Elkarteak Gure Kolgotik bilduma sortzeari ekin dio, Euskal Herriko soinu jotzaileen sormena bultzatzeko asmoz. Bilduma horren lehenengo diskoa kaleratu dute orain, eta bertan hartu du parte Josu Arrizabalaga Izer trikitilariak.

Guztira, Euskal Herriko bost trikitilariren piezek osatu dute diskoa: Izerrekin batera, Kristina Solano, Edurne Iturbe, Maixa Lizarribar eta Urtzi Enrikezek hiruna pieza jo dituzte.

Izerrek, Pasabidea abestia sortu du disko honetarako, baita fandango bat ere. Halaber, Iñaki Kanua abestia hildako lagun baten omenez sortu du, eta Andoni Egaña bertsolariak lagundu dio abestiko hitzak sortzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide