Josu Azpillagak, Jokin Sudupe Piok eta Joxin Iturriotzek osatzen duten Azpijo taldea sailkatu zen atzo Bertso-Parrandako hurrengo faserako, Xela (Josu Oizarzabal Xenpelar, Leire Ostolaza eta Arkaitz Zelaia) taldearen aurka lehiatu eta gero.
Bertsolariek Bertso-Parrandako bigarren saioa egin zuten Azkoitiko Etxe-aitz tabernan. Jendez goraino bete zen taberna. Umore artean, herriko gaiak edota Sanmartinak izan ziren hizpide, besteak beste.