Gaurtik igandera bitartean 60 postu baino gehiagok osatutako Erdi Aroko azoka izango da Azkoitiko plazan eta kale nagusian. Eskuz egindako produktuez gain, kultura eta herrialde desberdinetako jakiak egongo dira erakusgai eta salgai.
Antolatzaileek, aurten ikuskizunei garrantzia handiagoa eman nahi izan diete, eta horregatik magia, musika eta zirku ikuskizunak noiznahi izango dira kaleetan zehar.
Postuak arratsaldetan zehar egongo dira zabalik, baina, gauetan su ikuskizunek eta umorezko saioek girotuko dute herria.