San Martin ermitako kanpaiak astindu dituzte herriko txikienek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

San Martin Eguneko ohiturari jarraituz, Azkoitiko haurrak gaur goizean goiz herriaren goiko partera joan dira, San Martin ermitako kanpaiak astintzera. Herriko zati handi batean entzun dituzte txikienek banan-banan soka gora eta behera ibilita atera d...

Azkoitiko haurrak San Martin ermitako kanpaiak astintzen.

San Martin Eguneko ohiturari jarraituz, Azkoitiko haurrak gaur goizean goiz herriaren goiko partera joan dira, San Martin ermitako kanpaiak astintzera. Herriko zati handi batean entzun dituzte txikienek banan-banan soka gora eta behera ibilita atera dituzten kanpai-hotsak. Errezilen, Aian Urdanetan, Azpeitian Errebalean, Getarian Askizun eta Orion Ortzaikan ere ospatuko dituzte negu giroko festa hauek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide