Ertzaintzak ustez telefono konpainietan iruzurra egin duen gizonezko bat atxilotu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 9a, 15:00

Joan zen astelehenean, Azkoitiko eta Azpeitiko telefono konpainietako dendetan ustez 20 iruzur eta faltsifikazio egin dituen 26 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek Azkoitian.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak d...

Joan zen astelehenean, Azkoitiko eta Azpeitiko telefono konpainietako dendetan ustez 20 iruzur eta faltsifikazio egin dituen 26 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek Azkoitian.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak dokumentazio faltsua erabiltzen zuen, eta dokumentazio horrekin gama altuko telefonoak, mugikorretako kontratuak eta ordenagailuak eskuratzen zituen. Iturri horren arabera, eskuratutako tresnak merkatu beltzean saltzen zituen. Halaber, salmenta horiek delitu asmoak zituzten, tresna horien erabiltzaileak ez baitziren inon erregistratzen.

Herrizaingo Sailak adierazi du 2009 eta 2010. urtean egin zituela iruzurrak eta faltsifikazioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide