Xabier Munibe Ikastolan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dabiltzan hirugarren eta laugarren mailako ikasleek jada badute Interneteko konexioa. 2010-2011 ikasturte hasieratik ikasle horiek Azkoitiko Urola Institutuan dabiltza ikasten, aurreko egoitzan “leku arazoak” dituztelako.
Ikasturte hasieratik, maila horietako ehun ikasle baino gehiagok ez zuten interneterak konexiorik egoitza berrian, eta “arazoa salatzeko asmoz”, kalera irten ziren joan zen hilean, protesta saio gisa.
Teknikoek gaur jarri diete “behin betiko” konexioa ikasleei.