Azkoitiko gazteak lehiatuko dira Gipuzkoako Kantu Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2010ko aza. 5a, 15:22

Bihar ekingo diote Gipuzkoako XIV. Euskal Kantu Txapelketari, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 18:00etan. Txapelketan, Sara Larrañaga eta Imanol Aparicio azkoitiarra izango dira, besteak beste. Eskualdeko beste zenbait gazte ere lehiatuko da: Abare tald...

Bihar ekingo diote Gipuzkoako XIV. Euskal Kantu Txapelketari, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 18:00etan. Txapelketan, Sara Larrañaga eta Imanol Aparicio azkoitiarra izango dira, besteak beste. Eskualdeko beste zenbait gazte ere lehiatuko da: Abare talde azpeitiarra, Elisabeth Huegun aiarra eta Orioko Olaxka taldea, besteak beste. Lehenengo saioari Azpeitiko taldeak emango dio hasiera, Arantzetan.

Hirugarren aldia da Apariciok Gipuzkoako Kantu Txapelketan parte hartzen duena. Oraingoan berak sortutako abestiak kantatuko ditu. Larrañagak ere bakarlari moduan jardungo du.

Txapelketak kanporaketen bidez egingo dute aurrera. Hala, datorren emanaldia hilaren 14an egingo dute, Zumarragan, eta finala Donostian izango da, azaroaren 21ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide