Edward Rosset idazleak, Miguel de la Quadra Salcedo hitzaurrearen egileak eta Asier Aranbarri Azkoitiko alkateak El Capitan Olano liburua aurkeztuko dute gaur. Elkargunen izango da ekitaldia, 19:00etan. Rosseten lana da, Oñatin jaiotako idazlearena. Eleberri historikoa Lope de Olano marinel eta kolono azkoitiarraren bizitzan dago oinarrituta.
Lope de Olanok (1474-1516) Ameriketako San Andres artxipielagoa aurkitu zuen, duela 500 urte. “AEBetatik bidalitako mezu baten bidez izan genuen Olanoren berri”, azaldu du Aranbarrik. “Marinela ezezaguna da inguruan, baina bizitza bitxia izan zuen. Aurkikuntza egin eta gero, Espainiako monarkiak traidoretzat jo eta hiltzea erabaki zuen, baina libratu egin zen. Azkenean, bertan bizi ziren indioek hil zuten”.