Urriaren 29an estreinatuko du EITBk Azpeitian grabatutako Superra telesaila. Anjel Alkainek eta Jon Garate oriotarrak zuzendutako fikziozko lana ETB1en eta Primeran plataforman ikusi ahal izango da. Oraindik ez dute jakinarazi zer ordutan izango den ikusgai, ezta telesailak zenbat atal izango dituen ere.
Joan zen otsailean eta martxoan grabatu zuten Superra Irentzaileneko denda zenean. Super Manterola izeneko saltoki bilakatu zuten grabaketetarako Erdikaleko lokal hori, eta hainbat aktorek parte hartu dute lanean: Anjel Alkain, Iker Galarza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ainere Tolosa. Gainera, Ekain Ibarguren aktore azpeitiarra eta Iñake Irastortza aktore oriotarra ere badaude telesaileko aktoreen zerrendan. Lanaren arte arduraduna, berriz, Iban Izagirre azpeitiarra izan da.