Jorge Murgiondok Itzurunen egindako argazkiak 'Berria'-ren lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

'Berria'-ren lehiaketako argazki irabazlea. (Jorge Murgiondo)

Ilunabarrak apaindutako Itzurun hondartzan harrapatutako argazkiarekin irabazi du Jorge Murgiondok Berria-ren lehiaketa. Bestalde, Patxi Makazaga zarauztarrak eskuratu du irakurleen saria.

Jorge Murgiondo Zumaiako Distira elkarteko argazkilariak Berria hedabidearen 2026ko udako argazkien lehiaketa irabazi du. Herrian egindako argazkiarekin lortu du, gainera, lehenengo saria: ilunabarrak apaindutako Itzurunen itsas gorak utzitako ur putzuan jolasean ari ziren bi neska harrapatu zituen kamerarekin.

Horrela definitu du Murgiondok Berria-ren lehiaketara aurkeztutako argazkia, Alaitasuna hondartzan izenekoa: "Itzuruneko hondartza, Itsas gorak ahaztu duen putzuan jauzia indartu egiten da, alaitasuna bikoiztu, bi neska eta euren itzala, lau oin airean, eta harkaitzen gainean ezti gisa isurtzen den eguzkiaren azken erreinuak. Horrela geratzen da uda, irudi batean gordeta: ur txinpartatxo koloreztatua, instant magiko bat, eta ziurtasun ukaezin bat: haurtzaroak argiarekin dantzatzeko modua beti aurkituko duela".

Bestalde, Patxi Makazaga zarauztarrak lehiaketa horretako irakurleen saria irabazi du. Ipurtargi baten argia harrapatu du hark argazkian.

'Berria'-ren lehiaketako irakurleen saria irabazi duen argazkia. (Patxi Makazaga)

Esteka honetan ikus daitezke Berria-ren udako argazki lehiaketara aurkeztutako lanak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide