Bat-batean, izurdeak

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Herenegun Getarian dronearekin hartu zituen honako irudi hauek Ugaitz Oliden zarauztarrak. Unai Borda herrikidea paddle surfean ari zen bitartean, hainbat izurde agertu ziren uretan.

Herenegun paddle surfean zebilen Unai Borda zarauztarra Getariako uretan, eta dronearekin Ugaitz Oliden herrikidea lehorrean. Bat-batean agertu ziren izurdeak, bat baino gehiago, taldean, eta honako irudi eder hauek bildu zituen Olidenek airetik, Bordak animaliak itsasoan bertatik bertara ikusten zituen bitartean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide