Jorge Oteizaren eskulturak daude igandean Euskotren eta Eusko Label ligak hasiko diren Buitrago de Lozoya herrian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko ekainaren 26a

Oteizak Buitrago de Lozoyan jarritako eskulturetako bat.

Madril aldera bidaiatzen duten arraunzaleek aukera paregabea izago dute artista oriotarrak 1974an herri hartan jarritako eskulturak bertatik bertara ikusteko. 

Eraikuntza hutsa desokupazio espazialeko biko lau unitatez. Izen horixe dute Jorge Oteiza artista oriotarrak 1974. urtean Buitrago de Lozoyan, Madrilen, jarritako eskulturek. Hain justu, herri horretako urtegian hasiko dira aurten Euskotren eta Eusko Label ligak, eta beraz, hara estropadak ikustera gerturatzen diren arraunzaleek aukera izango dute sortzaile oriotarraren eskulturak bertatik bertara ikusteko.

Oteizazale oriotar bat ohartu da kointzidentziaz, eta Gukako irakurleei jakinarazi nahi izan die, asteburu pasan herriko kirola eta kultura uztartzeko modua dutelakoan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide