Azpeitia, abezedario bat zezenez liburuaren gaineko erakusketa jarri dute ikusgai Madrilgo Las Ventas zezen plazako Antonio Bienvenida aretoan. Joan zen urteko saninazioetarako jarri zuten erakusketa hori Azpeitiko zezen plazan, eta orain, Espainiako Estatuko hiriburura eraman dute lana Aritz Aranbarri, Ignacio Arakistain eta Pablo Soraluze liburuaren egileek. Atzo zabaldu zuten mostra, eta igandera arte izango da ikusgai.