Hego Euskal Herriko gaurik epelena, Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko maiatzaren 2a

Errioa.

Aemetek emandako datuen arabera, atzo gauean 22 gradu egin zituen kostaldeko herrian. Hego Euskal Herriko gaurik epelena izan zen atzo Zumaian, eta Espainiako Estatuko herrien zerrendan ere lehen postuan da.

Hego Euskal Herriko gau giro epelena Zumaian izan da bart. Aemetek emandako datuen arabera, atzo gauean 22 gradu egin zituen kostaldeko herrian, eta hain zuzen, hori izan zen herriz herri gauerdiaren bueltan termometroetan ikusi zuten tenperaturarik altuena.

Hego Euskal Herriko gaurik epelena izan zen Zumaian neurtutakoa, eta Espainiako Estatuko herrien zerrendan ere lehen postuan da, Espainiako Metereologia Agentziaren arabera; izan ere, gau epelenaren hamarreko zerrendaren buruan da Zumaia, Andaluziako nahiz Extremadurako hainbat herriren aurretik, eta ez da ohikoa.

Zumaia ez ezik, Gipuzkoako beste herri batzuk ere ageri dira Aemetek gaur kaleratu duen zerrendan; tartean, eskualdeko bat ere bai: Irun (22,3 gradu), Hondarribia (21,9 gradu), Mutriku (21,2 gradu) eta Azpeitia (21 gradu).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide