Pixkanaka-pixkanaka. Hala ari da desagertzen Orioko frontoia. Irailean agur ekitaldia egin zioten; azaroaren 8an hartu zituen azken pilotakadak; otsail hasieran teilatua kentzeari ekin zioten, eta gaur, apirilak 24, ezker horma botatzen hasi dira makinak.
Etxeak eta aparkalekuak, lokalak eta frontoi txiki bat egingo dituzte oraingo eraikinaren gunean.
Amaiera baten hasiera dirudi, baina hasiera bezala ere har liteke, pilotaleku berri batek hartuko baitio lekukoa Eusko Gudariko frontoi zaharrari. Azpiegitura berria non kokatu, laster batean horixe erabaki beharko dute oriotarrek.
Argazkiak: Onintza Lete Arrieta